|
Bilbo, 2025eko otsailaren 2a.- Greenpeaceko aktibistek jarduera artistiko-performatibo bat egin dute Bilboko Guggenheim Museoaren barruan, Hezeguneen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Urdaibain etorkizunean egingo den proiektuaren aurka protesta egiteko. Aktibistek kamisetak erakutsi dituzte proiektu honek bereziki kaltetuko dituen hamar animalia eta landare espezie –horietako asko espezie zaurgarriak edo desagertzeko arriskuan daudenak– irudikatuz, eta “Stop Guggenheim Urdaibai” leloa duen pankarta zabaldu dute.
Argazkiak eta bideoak hemen
Jarduera hau talde ekologistaren eta hainbat artistaren arteko elkarlanetik sortu da: hasierako proposamena Ricardo Antón Troyasrena izan da (des-artista), besteak beste, Bruno Latourren “gauzen Parlamentua” kontzeptuan oinarritua, zeinak antolaketa sozial berri bat proposatzen duen, gauzen eskubideengatik kezkatuko dena, eta honela proiektuaren inpakturik okerrenak jasango ditzuten elementuei ahotsa emanez; kamisetetako irudiak hezeguneko espezie garrantzitsuenetako batzuen ilustrazioak dira, I. Chapuis eta Julia Roaux irudigileek erakundearentzako egin dituztenak; azkenik, garapen psico-korporalean aditua den Begoña Juraistik gidatu ditu aktibisten mugimenduak hezegunea irudikatu ahal izateko Bilboko Guggenheim museoaren barnean. Aktibitate artistikoa laguntzen zuen abestia Pello Ramírezen Urazalean izan da.
“Anitzak dira proiektu hau aurrera ez eramateko arrazoiak, eta proiektu hau iragarri zenetik azaldu izan direnak. Baina gaur, Hezeguneen Eguna izanik, lgogora ekarri nahi zian dugu Urdaibaiko hezegunea izaki bizidun askoren bizitoki eta igarobidea dela eta hauei ez zaiela behar bezalako garrantzia ematen ari proiektuaren garapenerako bidean. Jarduera hau ez da museoaren kontrakoa, baizik eta espezie hauek arriskuan jarriko lituzkeen handitze proiektuaren aurkakoa. Kultura gehiago eta biodibertsitatea gehiago zaintzea nahi dugu. Gure planetaren kultura eta zaintza beti eskutik joan behar dira”, adierazi du Lorea Flores Greenpeace Euskadiko koordinatzaileak.
Biodibertsitatean duen eraginari dagokionez, gaur egun Muruetako Ontziolak dauden tokian jarriko litzatekeen egoitza eta bi egoitzak lotuko lituzkeen pasabidea dira gatazkatsuenak, bi instalazioek erdiz erdi zeharkatuko luketelako Urdaibaiko hezegunea, nazioarteko garrantzizko hezegune gisa katalogatuta dagoena, ekosistema hori eta haren mende dauden espezieak babesteko irizpide oro urratuz.
“Leku horretan, galzorian dauden espezieak babesteko ezinbestekoak diren habitatak daude, hala nola bisoi europarra, arrano arrantzalea eta zezentxoria, edo espezie kalteberak, hala nola espatula arrunta”, azpimarratu du bozeramaileak.
Hezeguneak funtsezko ekosistemak dira, eta, biodibertsitatea babesten laguntzeaz gain, klima-larrialdiaren inpaktuei aurre egiteko ere funtsezkoak dira. Greenpeacek egun hori baliatu du Guggenheim Fundazioari, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari gogorarazteko proiektu hori kaltegarria dela bioaniztasunarentzat, eta ez litzatekeela egin behar.
Etorkizuneko proiektuak kaltetuko lituzkeen espezieak
Proiektu honek animalia eta landare espezie askori eragingo lieke, baina Greenpeacek, jarduera honetan, horietako 10 azpimarratu ditu:
Ur-ibilguetatik gertu bizi den bisoi europarra, ugaztun txiki bat, eta Europako ugaztun mehatxatuenetako bat da. Gaur egun, Espainian dauden bisoien kopurua 100etik oso urrun ez dagoela uste da, eta horrek esan nahi du espeziea desagertzeko arrisku larrian dagoela. Gainbeheraren arrazoi nagusia bisoi amerikarrak dakarren mehatxua da. Hala ere, horiek berreskuratzeko habitat egokirik ez izateak arazoa larriagotu dezake.
|
|
Arrano arrantzalea hegazti harraparia da, eta oso lotuta dago uretako ekosistemekin, elikatzeko eta ugaltzeko. Hamarkadak igaro ondoren, 2021ean lehen aldiz arrano arrantzalearen bi txita jaio ziren Urdaibain. Espainiako Estatuan egoera kritikoan dagoen espeziea da, hein handi batean bere habitata suntsitu egin delako (kostaldeko urbanizazioak eta/edo instalazio turistikoak eta aisialdikoak eraikitzea) eta habiak egiten diren eremuetan eragozpenak sortu direlako (txangozaleen eta arrantzaleen joan-etorriak, bideak irekitzea, landaretza moztea, jarduera nautikoak…). Argi dago museo berri hau eraikitzeak, eta erakarriko lituzkeen ehunka mila oinezkoren joan-etorriak, espezie honi ez diola mesederik egingo.
|